Kaixo. Martin Aranburu naiz. Katalunian bizi den euskalduna nauzu. Urretxun jaioa, bizitzak geltoki anitzetara eraman nau. Oraingoz, azkena Bartzelona. Irakurketa aberasgarriak izan daitezela opa dizut.
10 de jul. 2017
12 de nov. 2014
Azpimarra ETB
2014ko azaroak 11an Kataluniako kontsultaz eginiko Azpimarra saio berezia.
Bideoa ikusteko sakatu hemen.
Kataluniari buruzko debatea BerriaTB
2014ko azaroak 06an Vilawebeko egoitzan BerriaTBn Kataluniako prozesuaz egindako mahai-ingurua.
Mahai-ingurua ikusteko sakatu hemen
Mahai-ingurua ikusteko sakatu hemen
20 d’oct. 2014
Alderdien batasuna
"Independentziaren alde dauden alderdi politikoen eta eragile sozialen
ordezkariak bilduko dituen zerrenda litzateke zuzenena, guztiena eta
inorena ez izango den hautagaitza osatuz. Horrelako hautagaitza batek
bakarrik lor dezake erronkak merezi duen sostengu eta indar politikoa."
Irakurri Berrian urriak 19an azaldutako artikulua osoa hemen.

8 d’abr. 2014
Indar sozialaren aldea
"Bultzada eta sostengu sozial hori da prozesuaren bermerik handiena.
Alderdien estrategiak aldatzea asko, izugarri esango nuke, zailtzen da
gizartea erne eta bizi badago. Esaterako, nahiko zaila da gaur egun
CDCren antzeko alderdi batek independentziaren diskurtsoa baztertzea,
izan ere, bere merkatu politiko propioan izango zukeen galera oso handia
izango litzateke. Beraz, prozesuen sintesi bat egiteko aukera izango
bagenu, alderdiak bizkarrean sumatzen duten gizartearen presioa da alde
handiena Euskadi eta Kataluniaren artean. Euskal Herrian loak edo gogo
faltak harrapatu gintuen. Hemen, aldiz, kontrakoak."
2014ko martxoak 22an Berria egunkarian argitaratutako artikulua. Irakurri osoa hemen.

12 de març 2014
L'entrevista, 11-03-2014
Participació en el programa "L'entrevista" de la Xarxa Comunicació en el que vam entrevistar el portaveu de CiU al Parlament de Catalunya Jordi Turull.
Podeu veure l'entrevista aquí.
Podeu veure l'entrevista aquí.
26 de febr. 2014
"El Suplement" 22-01-2014
Pots escoltar aquí la tertúlia en el programa "El suplement" de Sílvia Cóppulo a Catalunya Rádio amb Antoni Puigvert, escriptor i Montserrat Nebrera, catedràtica de Dret
Constitucional de la UIC.
20 de febr. 2014
Egun on Euskadi 2014-02-18
"Egun on Euskadi" EITB1-eko saioan Estepan Aldamiz-Etxebarriak 2014 eko otsailak 18an Kataluniako egoeraz egindako elkarrizketa duzue ikusgai hemen.
Entrevista a BTV
Podeu veure aquí l'entrevista que em va fer el Xavier Muixí el dia 18 de febrer de 2014 al programa "Les notícies de les 10" al canal BTV (Barcelona Televisió) sobre la situació actual del procés de pau al País Basc.
17 de gen. 2014
"La posibilidad de poder transformar el estado y el ciudadano es ilusionante. Sobre todo si podemos replantearnos el tipo de estado de bienestar que deseamos. No podemos en el futuro repetir los vicios y los fallos del Estado que deseamos abandonar. Debemos en consecuencia pensar a fondo sobre la naturaleza de la ciudadanía y del estado como las dos bases sobre las cuales ha de sustentarse el Estado del Bienestar. Replantearse la naturaleza del Estado debe conllevar hablar del tipo de modelo de distribución; del concepto de lo público y lo privado; de la educación como base del sistema en sí; de la necesidad de un nuevo pacto social; de cómo diseñamos las políticas públicas y de cómo las evaluamos; y por supuesto del ciudadano, objeto y sujeto de todo el sistema. No podemos pretender cambiar un sistema social sin que cambie el ciudadano: su compromiso con el sistema, su participación en él, su forma de enfocar la concepción del modelo y el compromiso en el fondo hacia el resto de la ciudanía con la que forma el conjunto social."
Puedes leer el artículo publicado en la web de la Fundació CatDem en castellano aquí.
Pots llegir l'article en català aquí.
13 de gen. 2014
2014
"Zuzena al da, ordea, analisi hori? Ibarretxeren Euskadi eta Masen Katalunia alderatzea akats estrategiko itzela da nire ustez. Masek bere alderdiaren sostengu garbi-garbia du, hiru bai hiru ez dioen bazkidea baino aliatu sendo eta fidagarria du, gizarte zibilaren parte bat zeharo aktibo dago independentzia bultzatuz eta independentziaren aldeko diskurtso politikoa egitea errazten dizkioten aldagai politikoak konstanteak dira, Wert legea kasu."
Berria egunkarian urtarrilak 12an publikatutako artikulua. Irakurri osorik hemen.

28 de nov. 2013
10 de set. 2013
Artikulua Berria egunkarian
"Ez dira gutxi prozesuaren gakoa kontsultan ikusten dutenak, eta ikusteke dago hauteskunde plebiszitario batzuek zein mailako hoztea suposatuko liokete herri mugimenduari. Dena dela, prozesuak aurrera jarraitzen duelako froga ez da ordezkari politikoen dialektikan bilatu behar, benetako urratsen determinazioan baizik: gobernuko aurrekontuetan kontsultarako partida bat aurreikustea, Consell Assessor per a la Transició Nacional delakoaren eraketa edo Institut d'Estudis Autonòmics erakundeak eginiko txostenen edukian erreparatu behar dugu borondatea badagoela garbi ikusteko"
Ikusi hemen 2013-09-10ean Berria egunkarian publikatutako artikulua.

15 de gen. 2013
Elkarrizketa Euskal Herria Irratian
2013ko urtarrilak 14ean Iruñeako Euskal Herria Irratiak Kataluniako egoera politikoari buruz egindako elkarrizketa.
Sakatu hemen elkarrizketa entzuteko.
Sakatu hemen elkarrizketa entzuteko.
19 de nov. 2012
Historia berri baten abiapuntua
"Kataluniak hauteskunde historikoak biziko ditu. Izan ere, Kataluniar Estatua sortzearen aldeko zeharkako kontsultatzat jo dira hauteskundeak. Oraingoan, alderdi abertzaleek helburu baten aldeko botoa eskatzen dute: estatu librea."
Berria-n azaroak 17an agertutako artikulua.
6 de nov. 2012
Goiberri Hitza
Hona Goiberri astekariak 2012ko azaroak 05ean gindako elkarrizketa.
Elkarrizketa Goiberri-ren webean ikusteko sakatu hemen.
Martin Aranburuk (Urretxu, 1974) zientzia politikoak ikasi zituen EHUn. Eusko Alkartasuna alderdiko Gazte Abertzaleak taldean egin zituen politikan lehenengo urratsak. Alderdi beraren ordezkari gisa Eusko Legebiltzarreko kide izan zen 2001. urtean hasitako legealdian, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailean lan egin zuen 2005etik 2008ra bitartean.
Euskal politikagintzaren lehenengo lerroa utzi, eta gai pertsonalak tarteko, Bartzelonara (Herrialde Katalanak) joan zen. Egun, Convergencia Democratica de Catalunya (CDC) alderdiari lotutako CatDem fundazioan egiten du lan.

Zein egoera bizi dute gaur egun herritarrek Katalunian?
Hitz bakarrarekin azal daiteke: nekea. Egun, Espainiarekiko sekulako nekea dute katalanek. Nekatuta daude arlo sozialean, politikoan eta ekonomikoan. Maila sozialean espainiarrek ez dituzte katalanak gustuko, eta asko dira horren adibideak. Ekonomikoki, krisiaren eragina bortitza izan da Katalunian, eta kutxan dirurik ez zegoenez, murrizketak egin behar izan dituzte. Kudeaketa txarra egin dutela egotzi dakieke, baina badago datu bat Espainiako gobernuak 2008ra arte publiko egin ez duena. Zenbat jasotzen du estatuak Kataluniatik? 16.000 milioi euro urtean, 44 milioi eguneko. Hemen, Euskal Herrian ez bezala, ez dugu bertako zergak biltzeko eskuduntzarik.
Politikoki nondik dator nekea?
Hasiera garbia 2006an gertatutakoan kokatu daiteke. Urrats guztiak eman eta gero, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak muzin egin zion Katalunian onartutako autogobernu berriari. Auzitegiak erabakitzeko eskubidea nork duen argi eta garbi utzi nahi izan zuen. Kolpe gogorra jo zioten Kataluniako indar abertzaleek historikoki izan duen estrategia itun zaleari; zauri mortala izan zen. Ekonomikoki kaltetuta sentitzen dira katalanak. Espainiari itun fiskal berria proposatu zioten –Hego Euskal Herriko lurraldeek duten kontzertuaren antzekoa–, eta jasotako ezetzak Madrilen adostasunerako borondaterik ez dagoela agerian utzi zuen. Egoera hori ikusita, Katalunian gehiengoak Espainia utzi eta bide propioa egitea nahi du.

Independentziaren eskakizuna lehen lerrora ekarri du CiUk, eta diskurtso berri horrekin aurkeztuko da hilaren 25eko hauteskundeetara.
Alderdi politikoek hauteskundeak irabazi nahi dituzte. Beraz, ezin diote gizarteak dioenari entzungor egin. Egun, gizarte katalanak itunak alde batera utzi nahi baditu, nola egingo du CiUk Madrilekin paktuak egiten jarraitzeko apustua? Ezinezkoa da. Hori da, nire ustez, PSCren akats politiko handiena. Kataluniako sozialistek ez dute gizarteak egin duen eboluzioa onartu nahi. Hemen beste inon gertatuko ez den fenomeno politikoa gertatuko da datozen hauteskundeetan: murrizketen erantzule den alderdiak ez die soilik aurreko emaitzei eutsiko, hobetu egingo ditu.

Gizartearen eskaerari erantzuteaz gain, ba al dago faktore gehiago CiUren aldaketan eragin duenik?
CDC gobernatzen dutenak nortzuk diren ikusita, belaunaldi aldaketa egon dela esan daiteke. Uniok alderdiak bere txikitasunean ez dauka CDCren estrategia politikoan eraginik. Pujolen garaian gazte zirenak dira, eta diskurtso abertzalea oso barneratuta dute. Beste faktorea enpresarien babesa da. Arrazoi ekonomikoak tarteko, historikoki CiUri sostengua eman dioten enpresari zati handi bat independentziaren alde dago.

Badira, halere, egoera ekonomikoak gogo independentista indartu duela diotenik.
Bai, zalantzarik gabe. Mugimendu abertzale guztiak hainbat arrazoien batura dira. Eskoziako edo Quebec-eko aldarrikapenak ez dira nortasun aldarriak soilik; arrazoi ekonomikoak ere badaude. Euskal Herrian ez al dugu independentziarekin hobeto biziko ginatekeela esaten?

Inkestak bat datoz indar abertzaleek hauteskundeak irabaziko dituztela esaterakoan. CiUk, agindu bezala, erreferendumerako bidea irekiko al du?
Bai, dudarik gabe. Hurrengo legealdian galdeketa egingo dela dioen mozioa onartu zuten indar abertzaleek eta Iniciativa per Catalunya alderdiak legebiltzarrean. Artur Mas lehendakariak esan du, Espainiaren baimenarekin edo gabe, galdeketa egingo duela. Konpromisoa garbia da. Nazioartean zilegitasuna irabazteko ezinbestekoa izango da erreferenduma. Katalanen gehiengo zabal batek emango dio benetako zilegitasun demokratikoa Kataluniaren gogoari. Kataluniak Europaren aurrean bi bermerekin aurkeztu nahi du bere burua: hauteskundeetan lortutako gehiengo zabalarekin eta independentziaren alde irabazitako erreferendumarekin.

Nola uste duzu erreakzionatuko duela Espainiar estatuak?
Espainiak gogor egingo du kontra, Espainiako barne produktu gordinaren %18,6 Kataluniak sortzen baitu. Aberastasun asko galduko luke estatuak, arrazoi politikoetatik haratago, arrazoi ekonomiko indartsua ere badago tartean. Ez dut uste esku-hartze militarrik egongo denik, baina Espainiak legearekin lotutako baliabide guztiak erabiliko ditu independentzia prozesuak puskatzeko; konstituzioaren 155. artikulua erabilita autonomia ezeztatzea barne. Gizartean beldurra zabaltzeko diskurtsoak ere baliatuko ditu. Itun politikoa ideala litzateke, baina ez dut uste Madrilen sezesio prozesurik negoziatzeko prest agertuko direnik.

Testuinguru horretan zein izango da orduan bidea?
Gatazka juridikoa sortzea, legebiltzar demokratikoen arteko gatazka, hain zuzen ere. Katalunian, hurrengo legealdian legebiltzarrak aldebakarreko deklarazioa egiten duenean, Europan konpondu beharreko gatazka juridikoa sortuko delakoan nago.

Europar Batasunak esku hartuko duela uste al duzu?
Bai, baldin eta legebiltzarraren erabaki demokratikoa –babesa %75tik gorakoa izan daiteke– eta erreferendum bidez katalanen gehiengo handi batek onartzen badu.

Ezin al diote europar legeriari heldu Kataluniako independentziaren aldeko erabakia alboratzeko?
Momentu honetan erantzun horren bila ari gara hainbat txosten eta ikerketa aztertzen. Kataluniako eta atzerriko zenbait adituri txostenak eskatu dizkiegu. Europar legeriak ez du kide den estatu baten sezesio prozesurik aurreikusten. Lisboako Tratatuak berak ez ditu aurrez ikusten egoera horretan aplikatu beharreko mekanismoak. Ez dago garbi Katalunia independizatuz gero, Europar Batasunetik eta eurotik kanpo geratuko ote den. Nazioartean babesak lortzea garrantzitsua da. Aitzitik, Kataluniaren kasuan garbi ulertu behar da atzora arte hain neurtuak ziren CiUkoak ez direla bat batean erotu, eta ez dute ondo aztertuta ez dauden urratsik emango. Legebiltzarrean alde bakarreko deklarazioa bultzatzen bada, nazioartearen erantzuna zein izango den aldez aurretik jakingo dute.

Antzekotasunak ala ezberdintasunak dira gehiago Kataluniaren eta Euskal Herriaren artean?
Desberdintasunak gehiago dira. Biek dituzte subiranotasun gatazkak eta biek nahi dute Europako kide izan. Aldeak sakonagoak dira, ordea. Euskal Herriak indarkeria guztiz gainditzeko prozesua egin behar du lehendabizi. Abertzaleen arteko elkarlana zailagoa ikusten dut euskaldunen artean. Lurraldetasunean ere aldea dago, Euskal Herriak ez baitu Nafarroarik gabeko biderik egingo. Abertzaletasun bera desberdina dela esango nuke: euskalduna nortasunean errotuago dago, katalana kulturan eta ekonomian.

25 d’oct. 2012
Àgora, 22-10-2012
Programa especial "Àgora" sobre les eleccions al País Basc amb la participació de Joan Subirats, Martin Aranburu i Montserrat Nebrera.
Podeu veure el vídeo aquí.
23 d’oct. 2012
Especial de Catalunya Ràdio 21-10-2012
Programa especial amb la participació de Joan Subirats, Joan B. Culla i Martin Aranburu.
Podeu escoltar aquí.
El suplement de Catalunya Ràdio
Tertúlia del dia 21 d'octubre de 2012 amb Gorka Knör, Paco Maruenda i Martin Aranburu.
Pots escoltar-la aquí.
Tertúlia a 8 tv
Des d’una mirada catalana hem analitzat com aquests comicis poden influir en les pròximes eleccions al Parlament de Catalunya del 25 de novembre.
Josep Cuní ha conduït aquest espai, en què diversos analistes i representants polítics han comentat i debatut els resultats a mesura que s’han anat coneixent. Gemma Calvet, Manuel Milián Mestre,Montse Nebrera i Rafel Nadal han estat al plató de 8 al dia. També Antoni Batista, periodista i escriptor, Raimundo Viejo, professor de Ciències Polítiques de la UdG i Martin Aranburu, expert en política basca.
Pere Macias (CiU), Joan Ignasi Elena (PSC), Santi Rodríguez (PPC), Alfred Bosch (ERC), Laia Ortiz (ICV), Jordi Cañas (C’s) i Toni Strubell (SI) han fet la seva lectura dels comicis a Galícia i Euskadi i han analitzat quina influència generen en les pròximes eleccions catalanes del 25 de novembre.
Podeu veure el vídeo aquí.
Subscriure's a:
Missatges (Atom)