"Bultzada eta sostengu sozial hori da prozesuaren bermerik handiena.
Alderdien estrategiak aldatzea asko, izugarri esango nuke, zailtzen da
gizartea erne eta bizi badago. Esaterako, nahiko zaila da gaur egun
CDCren antzeko alderdi batek independentziaren diskurtsoa baztertzea,
izan ere, bere merkatu politiko propioan izango zukeen galera oso handia
izango litzateke. Beraz, prozesuen sintesi bat egiteko aukera izango
bagenu, alderdiak bizkarrean sumatzen duten gizartearen presioa da alde
handiena Euskadi eta Kataluniaren artean. Euskal Herrian loak edo gogo
faltak harrapatu gintuen. Hemen, aldiz, kontrakoak."
2014ko martxoak 22an
Berria egunkarian argitaratutako artikulua. Irakurri osoa
hemen.